https://eu.wikipedia.org/wiki/Oxido_nitroso
EU.WIKIPEDIA.ORG
Oxido nitroso Oxido nitrosoa N2O formula duen gas kolorgea da.
Joseph Priestleyek aurkitu zuen 1772an. Amonio nitratoa berotuz edo nitriloen eta nitratoen erredukzio kontrolatu bidez lortzen da.
Ezaugarriak
Ez da pozoitsua, eta usain eta zapore gozoa du. Bakarturik ez da sukoia, baina leher daiteke airearekin nahasia dagoenean.
Erabilera
Odontologian eta ebakuntza laburretan anestesiko gisa erabiltzen da 1840. urteaz geroztik. Elikagaientzako aerosoletan gas bultzatzaile gisa ere erabiltzen da. Berotegi-efektuko gasa da.
Erreferentziak
0 Compartilhamentos
1 Visualizações