https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Makina&oldid=9853257
https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Makina&oldid=9853257
EU.WIKIPEDIA.ORG
Makina
Makinak gure edozein jarduera modu errazagoan egiteko erabiltzen ditugun objektuak dira. Makinek modu askotan laguntzen digute. Adibidez, guraizeekin papera erraz eta azkar mozten dugu. Telefonoari esker, momentuan komunikatzen gara munduko beste leku batean dagoen norbaitekin. Orokorrean, makinei esker, indarra eta denbora aurrezten ditugu. Makina lan bat egiteko erabiltzen den osagai edo tresna multzo egituratu bat da, horretarako energia baliatzen duena. Makina bateko osagaiak mekanikoak, pneumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak nahiz elektronikoak izan daitezke. Makinak finkoak (tornua, esaterako) zein mugikorrak (lokomotorra eta bizikleta, adibidez) izan daitezke. Oinarrizko sailkapen baten arabera, makinak bakunak (atal finko batzuei lotutako gorputz trinko bakarrekoak: palanka, tornua, etab.) eta konposatuak (makina bakunez osatuak: transfer makinak, etab.) izan daitezke. Makina tresna bat da, eta, ekintza jakin bat egiteko, energia erabiltzen duen zati bat edo gehiago du. Makinak, normalean, baliabide mekanikoz, kimikoz, termikoz edo elektrikoz elikatzen dira, eta, askotan, motordunak izaten dira...
196 Comments & Tags 0 Distribuiri 1 Views

Password Copied!

Please Wait....