https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ernest_Hemingway&oldid=9101859
https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ernest_Hemingway&oldid=9101859
EU.WIKIPEDIA.ORG
Ernest Hemingway
Ernest Miller Hemingway (Oak Park, Illinois, Estatu Batuak, 1899ko uztailaren 21a - Ketchum, Idaho, Estatu Batuak, 1961ko uztailaren 2a), idazle eta kazetari estatubatuarra izan zen. XX. mendeko literaturaren egilerik garrantzitsuenetarikoa da. 1953an Pulitzer saria lortu zuen (The Old Man and the Sea, Agurea eta itsasoa) eta Literaturako Nobel Saria 1954an. For Whom the Bell Tolls (Norengatik ari dira joka kanpaiak) bere lanik ezagunena da. Biografia Ernest Hemingway Oak Parken erdi-mailako familia batean jaio zen. Bere inguruko gazteek egin ohi zutenaren kontra, unibertsitatera ez joatea erabaki zuen, eta kazetari lanetan hasi zen. Lehen Mundu Gerran anbulantzia gidari gisa parte hartu zuen, Italiako frontean. Gerrak eragin handia izan zuen haren bizitzan eta lanbidean: zauritu egin zuten, eta aurrerantzean, heriotzaren gordintasuna topatzeak eraginda beharbada, biolentziarekin eta arriskuarekin aurrez aurre egotea bilatu zuen modu ia obsesiboan heriotzari aurre egiteko. Osatu zenean, ezkondu eta Europara joan zen zenbait egunkaritako berriemaile gisa. Parisen, non hartu baitzuen ostatu, literatura munduko jendea ezagutu...
43 Comments & Tags 0 Поделились 1 Просмотры

Password Copied!

Please Wait....