https://eu.wikipedia.org/wiki/Julio_Iglesias
EU.WIKIPEDIA.ORG
Julio Iglesias Julio Iglesias (Madril, 1943ko irailaren 23a) espainiar kantaria da.
Biografia
Real Madrid futbol-taldearen atezaina zela auto-istripu bat izan zuen, eta ia bi urtez egon behar izan zuen gurpil-aulkian eserita. Ospitalean zegoela, erizain batek gitarra bat oparitu zion. Orduan piztu zitzaion musikarekiko interesa. Zuzenbidea ikasi zuen Espainian eta Cambridgeko Unibertsitatean. 1968an Benidormeko jaialdia irabazi zuen, La vida sigue igual abestiarekin. Arrakasta horri esker, bere lehen kontratua egin zion diskoetxe batek. 1970ean Espainiaren ordezkari izan zen Eurovisioneko Jaialdian Gwendoline abestiarekin. 1970eko hamarkadan bira asko egin zituen nazioartean, eta jarraitzaile asko egin zituen besteak beste Manuela eta Hey abestiei esker. Estatu Batuetako hainbat kantari ezagunekin batera abestu du, esate baterako, Willie Nelsonekin eta Diana Rossekin. 1988an My Love grabatu zuen Stevie Wonderrekin, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Dolly Partonekin, Art Garfunkelekin eta Stingekin ere jardun du, besteak beste. Julio Iglesiasen musika eztia eta lasaia da, eta arrakasta handia izan du hala egile gisa, nola...
0 hisse senetleri
1 Views