https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Droga_psikoaktibo&oldid=9541616
EU.WIKIPEDIA.ORG
Droga psikoaktibo Droga psikoaktiboak substantzia kimikoak dira, gorputzera sartzen direnean nerbio-sistema zentralean zuzeneko efektua eragiten dutenak, bere funtzio espezifikoetan aldaketak eraginez, hala nola pertzepzioa, gogo-aldartea eta portaera aldatuz zein mina sentitzea eragotziz.
Historia
Ikerketa arkeologikoek frogatu duten bezala, substantzia psikoaktiboen kontsumoa historiaurretik dator. Adibidez, ikusi da, duela 8.000 urte baino gehiago hainbat landareren hostoak jaten zituztela, gehienbat koka landarearenak.
Hasiera batean historiaurrean substantzia horiek medikuntzarako bakarrik erabiltzen zirela uste bazen ere, norberaren kontzientzia aldatzeko ere baliagarriak direla jakin zen. Gainera, erabilera horrek egarria, gosea eta desira sexualaren adinako garrantzia zuela defendatu zuten askok. Alegia, ideia horren defendatzaileek uste zuten drogen erabilera irrika fisikotik haratago doala, gizakiak patu pertsonaletik eta bizitzako eguneroko egoeretatik errealitate garaiago batera emateko balio dutela baizik.
XX. mendean zehar, mundu osoko gobernu askok drogen erabilera delitu bezala kontsideratu zuten eta horien erabilera, ekoizpena...
0 Parts
1 Vue