https://eu.wikipedia.org/wiki/Idazte
https://eu.wikipedia.org/wiki/Idazte
EU.WIKIPEDIA.ORG
Idazte
Idaztea, halaber idazketa, idazkuntza edo idazpena, hizkuntza bati esleitu zaizkion idazkera sistema erabiliz egiten den komunikazioa da. Ahozko hizkuntzaren osagarri moduan erabiltzen den arren, idazteak garrantzi berezia du literatura eta, orokorrago, liburuak sortzean. Horrela, komunikatzeaz gainera, idaztea hizkuntza-gordailuak eratzeko ere erabiltzen da. Arlo akademikoan Komunikazio konpetentziaren oinarrizko dimentsioa da idaztea, ahozkotasunari lotutakoekin batera. Hizkuntzen didaktikan, tradizionalki, gure hezkuntza sistemetan, garrantzi handia eman zaio idazteari, eta batez ere zuzentasunari. Irakurketari eta askotan ahozkotasunari berari baino garrantzi handiagoa eman izan zaio, gure hezkuntza sistemetan, idazteari. Idaztearen didaktika sistematizatzeko, idazlanak zuzentzeko eta ebaluatzeko ahalegin handiak egin ohi dira hezkuntza sistema guztietan. Emozioen lanketa egiteko, testuinguru akademikoan eta akademiatik kanpo, irakurketa eta idazketa ezinbeste tresnatzat jo dira inoiz. ...
31 Tags 0 Shares 1 Views

Password Copied!

Please Wait....