https://eu.wikipedia.org/wiki/Elur-jausi
https://eu.wikipedia.org/wiki/Elur-jausi
EU.WIKIPEDIA.ORG
Elur-jausi
Elur-jausia elur kopuru handi baten maldan beherako desplazamenduari deritzo, harkaitzak eta landareak ere eduki ditzakeena. Dituen abiadura eta masa handiak direla-eta, hondamendi larriak sor ditzake. Euskaraz beste hainbat izen ere erabiltzen dira fenomeno hau izendatzeko, hala nola elauso, elurbizi, elurbildu eta elurrolde. Eraketa Elur-jausi gehienak berez sortzen dira ekaitzen erruz, baina higadurak edo elurteek eragindako zama-areagotzeak ere sor ditzake. Bestalde, elur-jausi naturalen bigarren eragilerik ohikoena elur-geruzetan gertatzen diren aldaketa metamorfikoak dira, adibidez, elur-geruzen urtzea, eguzki-erradiazioaren ondorioz. Euriak, lurrikarek, luiziek eta izotz-jausiek ere eragin ditzakete elur-jausiak. Artifizialki ere sor daitezke elur-jausiak, adibidez, eskiatzaileak, elur-ibilgailuak eta lehergailuak baliatzen dituzten lanak eragile arruntak dira. Gizartean pentsatzen denaren kontrara, garrasiek edo soinu ozenek ezin dituzte elur-jausiak eragin, soinuak egiten duen presioa txikiegia delako elur-jausi bat eragiteko. Baliteke elur-jausi baten hasierako puntuan elur oso gutxi mugitzea; hau...
49 Tags 0 Shares 1 Views

Password Copied!

Please Wait....